Abenduak 6 eta 8 ere zabalik

Igartubeiti Baserri Museoa, abenduak 6an eta 8an ere zabalik izango da 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Bisita gidatuak eskainiko ditugu, 11:00etan euskaraz, 12:30etan gazteleraz eta 17:00etan euskaraz edo gazteleraz. 

Ostiralean, abenduak 8an, Sagardo Apurua ekimenaren barne, Eguzkilore familientzako tailerra eskainiko du Igartubeitik, Donostiako Boulevardean. Bertan, parte hartzaileek artoen aleekin eguzkilorea egiteko aukera izango dute, goizean, 11:00etatik aurrera. 

Bestalde, abenduak 9an, larunbatean ere museoa zabalik izango da ohiko ordutegian, 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, bisita gidatuak eskainiz, 11:00etan euskaraz, 12:30etan gazteleraz eta 17:00etan euskaraz edo gazteleraz.

Abenduak 10ean, igandean, museoak goizez irekiko ditu ateak, 10:00etatik 14:00etara, 11:00etan euskarazko bisita gidatua eta 12:30etan gaztelerazkoa eskainiz. Egun horretan, igandean, 11:00etatik 13:00etara, Irungo Ficoban izango gara Euskadiko Museo Enogastronomikoen eskaintza azaltzen. 

 

 

Noiz
2017/12/04 13:30 - 2017/12/10 14:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 72 29 78
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal