"Artantxuriketan" ikuskizuna

Landa inguruneko euskarazko kantu eta kontakizun saioa, Ansa Ahizpak eta Ama-ren eskutik.

Ondarearen Europako Jardunaldien barne, Igartubeiti Baserri Museoak, "Artantxuriketan" ikuskizuna antolatu du azaroaren 11ean, arratsaldeko 16:30etatik aurrera. 

Ansa Ahizpak eta Ama, Maria Jesus Zugarramurdik eta bere hiru alabek, Arantxa, Ainhoa eta Maiderrek osatzen duten taldeak ikuskizun honetan, baserriko arratsalde bat antzeztuko dute; familia eta auzokoak elkartu eta solasaldi bizia sortzen dute elkarrekin, artoa aletzen duten bitartean. 

Artantxuriketan ikuskizuna

Noiz
2018/11/11 - 16:30 - 18:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943722978
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal