Ate irekien jardunaldia

Maiatzak 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz eta aurtengo leloari helduz, "Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museoetan esanezina esatea", landa inguruneko kondairetaz eta antzinako sinesmenetaz arituko gara, Euskal Herrian, XVI eta XVII. mendeetan sorginek jasan zuten jazarpenaren gertakari latzari erreparatuz.

Larunbatean eta igandean bisita gidatu bereziak eskainiko ditugu Antzinako mitoak, kondairak eta sinesmenak landa ingurunean gaian sakonduz. 11:00etan izango da bisita gidatua euskaraz, 12:30etan gazteleraz eta 17:00etan euskaraz edo gazteleraz. 

Bisita gidatuak dohainik izango dira eta ongi etorri mokadutxoa eskainiko zaie bisitariei. 

Noiz
2017/05/20 10:00 - 2017/05/21 19:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943722978
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal