"Eguzkilorea" tailer didaktikoa

Maiatzak 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz eta aurtengo leloari helduz, "Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museoetan esanezina esatea", landa inguruneko kondairetaz eta antzinako sinesmenetaz arituko gara, Euskal Herrian, XVI eta XVII. mendeetan sorginek jasan zuten jazarpenaren gertakari latzari erreparatuz.

Ipuinen eta kondairen bitartez eguzkilorearen esanahia ezagutuko dugu eta parte hartzaileek beraien sorkuntza egin ahal izango dute baserriko material ezberdinen bitartez.

6 urtetik gorako haurrei zuzendua.  

Prezioa:3 Euro, deskontuak Famili Txartelarekin. Aurrez izena ematea beharrezkoa da. Izen emateak. 

Eguzkilorea de Igartubeiti

Noiz
2017/05/20 - 16:30 - 18:30
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943722978
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal