Emanaldiak asteburuan

Maiatzak 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz eta aurtengo leloari helduz, "Museoak eta istorio eztabaidagarriak: museoetan esanezina esatea", landa inguruneko kondairetaz eta antzinako sinesmenetaz arituko gara, Euskal Herrian, XVI eta XVII. mendeetan sorginek jasan zuten jazarpenaren gertakari latzari erreparatuz.

AKERBELTZ: LAS BRUJAS Y EL INQUISIDOR" 
MAIATZAK 20 MAYO 17:00 / MAIATZAK 21 12:00  
Akerbeltz-en emanaldia, jaialdi ezberdinetan makina bat sari lortu dituen animazio laburmetraia. 

Logroñoko kartzelako ziega ilunetik, bertan, sorginkeriaz leporatutako presoz josia, barren bidez ihes egiten duen abesti magiko bat igotzen da. Dei etsi horrek haranak eta mendiak zeharkatzen ditu, Zugarramurdiko herri txikira iritsiz.Bizilagunen bekaizkeriak eta zikoizkeriak, tortura pentsaezinen pean edozein delitu aitortzen amaitzen da, maite duen eta natura errespetatzen duen bizimodua sutan erretzea zigortuz eta inkisizioak inposatu nahi duen gizarte berrian espaziorik ez du aurkitzen. Ume bat ikaratuta esnatzen da gau erdian maitasun osoz bera zaindu duten emakumeak bizirik ateratzeko denbora amaitzen ari dela ohartuz. Kobazuloan, non sorginek beraien "akelarreak" ospatzen zituzten, abesten, dantzatzen eta Akerbeltz gurtzen, haurrak babesa eskatzen dio naturari bere indar guztiekin emakume hauek beraien patu ezezagunetik erreskatatzen laguntzeko eskatuz.  Denboraren aurkako bidaia hasten da emakumeak ez ezik bere amaierara iristen ari den mundua salbatzeko ere. 

Ekoizpena: Iralta Films S.L.
Zuzendaritza: César Urbina Vitoria
Helduentzat gomendatua. 

"SORGIN EHIZA"
 MAIATZAK 20  17:30 / MAIATZAK 21  13:30  
Jezarpena modu ezberdinetan iraun du historian zehar. Zugarramurdira hurbilduko gara deskubritzeko....
Zugarramurdiko Sorginen Museoak utzitako ikusentzunezkoa. 

Helduentzat gomendatua. 

Noiz
2017/05/20 17:00 - 2017/05/21 14:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943722978
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal