"Erdi Aroko musikak" kontzertua

Emilio Villalbak eta Sara Marinak eskainiko dute urriak 1ean, igandean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Igartubeitiko dolarean

Emilio Villalba eta Sara Marina musika eta instrumentu historikoak ikertzen, berreskuratzen eta hedatzen espezializatutako musikariak dira batik bat, VIII-XVI mendeen arteko garai artistikokoak. 6 urte baino gehiago daramatzate kontzertuak elkarrekin ematen, bai estatu mailan. bai Portugalen eta baita Frantzian ere.

Ikerketa eta ikasketa bide amaigabe horretan luthier askoren laguntzarekin 40 instrumentu historiko baino gehiago berregin dituzte. Euren ikuskizun musikalak eszenako benetako doinu museo bihurtzen dira; izan ere, musika horiek instrumentu mota askorekin interpretatzen dituzte: biolak, salterioak, zarrabetea, clavisimbaluma, organettoa, lautak…

Hiru disko argitaratu dituzte: “El Doncel del Mar, melodías medievales desde Estambul a costa da morte” (2014) izenekoa, lan didaktiko berezia; “Música para Princesas, Dragones y Caballeros, música medieval para niños” (2015), RNE klasikoak hautatu eta zuzenenean eman zuena Radio Clásica-ko 50. urteurrenean, Martin LLade, duela gutxi Ondas Saria jaso zuenak aurkeztua. Eta azken lana “Al Andalus” izenekoa, andalustar musika eta poesia jasotzen duena.

Bikote horrek, baita ere, hezkuntza tailerrak, konferentziak eta erakusketak egiten ditu “Instrumentos Musicales con Historia” bildumarekin. Gaur egun, ikuskizun didaktiko berriak ari dira prestatzen instrumentu historikoak eta antzinako musikei buruzko ikus-entzunezko hezitzaileak jotzen ikasteko.
Elkarrekin sortu dute Historiadun Musika Instrumentuen Fundazioa.

Igartubeitiko dolarean eskainiko duten kontzertuaren egitaraua: 

  • Sack pist last.- Suediar dantza ezezaguna 
  • Ductia.- Dantza ezezeguna, XIV. mendea
  • El viaje de Ziryab.- Andalustar ezezaguna
  • Trotto.- Italiar ezezaguna, XIV. mendea
  • VII Estampida Real.- Erregearen eskuizkribua, XIII. mendea
  • Deum Pater - Codex Calixtino-a, XII. mendea
  • Cantiga tres colores.- Alfonso X el Sabioren Santa María Kantiga, XIII. mendea
  • Danza macabra.- Italiar ezezaguna, XIV. mendea  
  • Danza celta.- Bretoi ezezaguna 


Emilio Villalba: tekladun biola, zarrabetea, arrana, lautea, giterna, arpa gotikoa eta erdi aroko biola. 
Sara Marina: clavisimbalum, organetto, germaniar lira, darbouka, panderoak eta narrazioa. 

Urtero bezala, doako autobus zerbitzua eskainiko da Igartubeitira joateko. Autobusa 17:30etan irtengo da Zumarragako Elizkaletik. 

Emilio Villava kontzertua Igartubeitin

 

 

 

Noiz
2017/10/01 - 18:00 - 19:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 72 29 78
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal