Gaztain erre festa!

4-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako tailerra izango dugu. 16:30etatik 18:30etara bitartean.

Mendeetan zehar, euskaldunen dietaren oinarria izan dira gaztainak. Ba al zenekien gaztainondoetatik trikuak erortzen direla eta barruan ezkutatzen direla gaztainak?

Garaian garaikoari eutsiz eta euskal ohitura zaharrak berrituz, Igartubeitin ongi etorria emango diogu neguari, gaztainak danbolinean erre eta ondoren dastatuz.

Prezioa: 3 euro, deskontuak Familia Txartelarekin. Izen-ematea.

 

 Igartubeitiko gaztainak

 

Noiz
2019/11/09
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943722978
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal