Igartubeiti dantzan! erakusketaren prentsaurrekoa

Igartubeiti Baserri Museoak dolarean grabatutako Dantza filmeko irudiekin “Igartubeiti dantzan!” erakusketa aurkezten du. Ekainaren 12tik irailaren 30era bitartean egongo da erakusgai.

Erakusketa honek, Igartubeitin grabatutako eszenenen atzean dauden sekretuak azaleratzen ditu. Kaxen gainean dantza egin, betiko agertokietatik atera eta benetako dolare batean filmatzea 360 graduko dantzekin. Horixe zen DANTZA filmeko lan taldeak bilatzen zuena 2014. urtean Igartubeiti Baserri Museoa grabaketetarako lehen agertoki gisara aukeratu zuenean.

Prentsaurrekoaz gain, komunikabidekin bisita gidatua egingo da “Igartubeiti Dantzan!” erakusketa posible egin duten Dantza pelikulako lan taldeko batzuekin.

Partehartzaileak:

  • Kultura Diputatua

​Denis Itsaso

  • Folklorista, ikertzailea, Dantza filmeko koreografien arduraduna

Juan Antonio Urbeltz

  • Argazkilaria. Erakusketan ikusgai dauden argazkien egilea. 

Xabier Artola

  • Ekoizlea. Txintxua films

Marian Fernandez

  • Dantzaria

Gari Otamendi

  •  Igartubeiti Baserri Museoko koordinatzailea

Kizkitza Ugarteburu

Noiz
2019/06/12 - 11:00 - 13:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943722978
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal