"Karelia" artisau ehundura lantegia

Ikastaro praktiko honetan, Tytti Thusbergek "Karelia" bere azken bilduman erabilitako teknika erakutsiko du

Ondarearen Europako Jardunaldien barne, Igartubeiti Baserri Museoak, "Karelia" artisau ehundura lantegia antolatu du. Teknika hau material berri birziklatu batez egina dago erabat, arrantza-sareen hondakinez, pet post-kontsumo eta latxa ardien ilea elkartuz, jatorrian hondakinak izandako lehengaiei erabilpen berria eskainiz. Jantzietarako zein osagarrietarako erabili daitekeen "Faux fur", "larru artifizial" antzeko ehundura sortuko dute parte hartzaileak puntadaz puntada. 

Lantegiaren ondoren, 14:00etan bazkaria izango da eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera, "Artantxuriketan" ikuskizuna. 

Bazkariaren prezioa: 

  • Helduak 10 Euro
  • Haurrak 5 Euro

 

Igartubeitin Karelia lantegia

Noiz
2018/11/11 - 11:00 - 14:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943722978
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal