"Sentitu" tailerra
Arte esperimentazio tailerra otsailak 24ean eskainiko dugu 16:30etatik 18:30etara. 3-6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua.
Jantzi lasai zikintzeko arropa zaharra eta anima zaitez kolorearekin esperimentatzera. Norberaren adierazpen libretik abiatuta hiru dimentsiotako arte lan erraldoia sortuko dugu. Lurra, paretak, altzariak… gure gorputza erabiliz forma eta kolorez beteko dugu guztia. Jolas dezagun artearekin!
Prezioa: 3 euro, deskontuak Famili Txartelarekin. Izen-emateak.
- Noiz
- 2018/02/24 - 16:30 - 18:30
- Non
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Izena
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Telefonoa
- 943 72 29 78
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal