"Sentitu" tailerra

Arte esperimentazio tailerra otsailak 24ean eskainiko dugu 16:30etatik 18:30etara. 3-6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua.

Jantzi lasai zikintzeko arropa zaharra eta anima zaitez kolorearekin esperimentatzera.  Norberaren adierazpen libretik abiatuta hiru dimentsiotako arte lan erraldoia sortuko dugu. Lurra, paretak, altzariak… gure gorputza erabiliz forma eta kolorez beteko dugu guztia.  Jolas dezagun artearekin!
Prezioa: 3 euro, deskontuak Famili Txartelarekin. Izen-emateak. 

 

Sentitu tailerra Igartubeitin

Noiz
2018/02/24 - 16:30 - 18:30
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 72 29 78
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal