Alegi auzoko Madalen jaiak

2014/07/17 Jarduerak
Uztailak 18tik 22ra bitartean.

Ezkio-Itsasoko Alegi auzoan Madalen jaiak ospatuko dira uztailak 18tik 22ra bitartean. 

Jaiei hasiera emateko sagardo festa izango da ostiralean, uztailak 18an. arratsaldeko 19:30etatik aurrera. , aurrekoetan bezala, sagardo ezberdinak dastatzeko aukera izango da plazan, bertan prestatutako pintxo ederrekin batera. Ondoren, gaueko 21:00etan, ohikoa den Dantzaki taldearen dantza erakustaldia hasiko da: salsa, pasodoblea, tangoa... Ondoren, sagardo festarekin jarraitu, Afari Herrikoia izango da, sagardoa eta pintxoei oilaskoa gehituz. Gaueko giroa alaitzeko Joselu anaien dantzaldiaz gozatzeko aukera izango da eszenatokian.

Larunbatean arratsaldeko 16:00retan aurrera egingo dute jaiek, Mus Txapelketa ospatuz; eta 21:00etan, Herria Afaria izango da, honetan parte hartzeko izena eman eta tiketak ohizko tokietan erosi beharko dira; honetan ere trikitixa ez da faltako.

Uztailak 22an, Madalen egun handia ospatuko da jaiei amaiera emateko. 

Ondo pasa Madalen jaiak!!!!