Baserri eguna

2010/05/27 Ekintzak
Igartubeiti Baserri Museoak, euskal baserria ezagutarazteko dinamika hezigarri eta aisialdikoak eskeintzen dituen museoak, baserri eguna antolatu du ekainaren 6an, Isidro Deunaren eguna ospatu asmoz. Egun honek Euskal Herriko baserritar guztiak omentzea du helburu. Horretarako egun osoan zehar ekitaldi ugari izango dira. · Omenaldia, Jose Iza Itsasoko arotzaren familiari. . Gaur egungo baserria eta jasangarritasuna Jakoba Errekondoren solasaldia . Animalien erakusketa . Gaileta ekologikoak egiteko tailerra . Bisita gidatu antzestuak . Bisita gidatuak interpretazio zentrora . Bertsolariak . Txalapartariak . Oilasko erreketa . Trikitixa

Baserri Eguna portada 700

Igartubeiti Baserri Museoa bizia izateko sortua denez, euskal baserria ezagutarazteko dinamika  hezigarri eta aisialdikoak antolatzen ditugu, oraingo honetan, baserri eguna. Festa erraldoi honetan, baserritarrei omenaldia, animalien erakusketa, Jakoba Errekondoren solasaldia, gaileta ekologikoak egiteko tailerra, bisita gidatu antzestuak, bertsolariak, txalapartariak, oilasko erre jana, trikitixa eta abar izango ditugu.
Ongintzazko eta ekitaldi solidarioa izango da “UNICEF” Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat.  Kalitatea fundazioak babestutako lumagorri oilasko erreen dastaketa aipatu berri dugun “Unicef” elkartearen alde izango da. Dantzariek, bertsolariek, trikitilariek, antzesleek doainik partehartuko dute festa honetan  haurren eskubideen aldeko elkarte honentzat.

 

Jendea Baserri Egunean700

 

Ekintzen egitaraua:

11:30

Jose Iza Peñagarikano Itsasoko arotzaren familiari omenaldia, dantzariak aurreskua dantzatu eta opari banaketa ekitaldia egingo dira, Foru Aldundiko ordezkariak bertan izanik.

 

11:45

Bertsolariak

 

12:00

Gaur egungo baserria eta jasangarritasuna Jakoba Errekondoren solasaldia

 

12:00etan eta 13:00etan

Gaileta ekologikoak egiteko tailerra interpretazio zentruko galerian

 

Bisita gidatu antzestua Igartubeiti baserrian

 

13:00-13:45 euskeraz

14:00-14:45 gazteleraz

 

Bisita gidatua Interpretazio zentroan

 

14:00-14:30 euskeraz

15:00-15:30 gazteleraz

 

Goiz osoan zehar

Animalien erakusketa

 

Trikitixa

 

Lumagorriko oilasko erreak

(Pintxo salmentarekin lortzen den dirua “UNICEF”-entzat izango da)