Baserritarrei omenaldia Lanbroa film laburrean

2011/03/03 Baserria
Mikel Zatarainek zuzendu du eta 5 minutu irauten ditu

Mikel Zatarainek Lanbroa film laburra aurkeztu du Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdian.
Mikelek adierazi duenez baserritarrak omentzeko beharra zeukan eta lau urte Bartzelonan bizi ondoren, Euskal Herriko paisaiak grabatzeko irrika zuen.
Lanbroa grabatzeko Rigaleko eskola poetikoaren ikuspegia izan du kontutan, enkuadrean eta edizioan oinarrituz, begirada poetikoa eskainiz.
Aranoko baserri batetako irudi estetikoa azaltzen da filmean, lanbroa, hiru ardi, baserriko beste animali, animali basatiak, industrializazioa eta abiadura handiko trenaren alegoria ere azalduz.
Mikel Laboaren "Maite ditut maite geure bazterrak" kanta erabili du Zatarainek.

Maite ditut
maite
geure bazterrak
lanbroak
izkutztzen dizkidanean
zer izkutatzen duen
ez didanean ikusten uzten
orduan hasten bainaiz
izkutukoa...
nere barruan bizten diren
bazter miresgarriak
ikusten. 


Lanbroa filmari buruzko informazio gehiago:
Mikel Zataraini elkarrizketa Euskadi Irratian

Argia
Kulturklik 

Mikel Zataraini elkarrizketa gazteleraz Youtuben

 

Igartubeitiko familia

 

 

 


 

 

 

 






Jose Inazio Mendiguren eta Nikolasa Aranburu, seme-alabez inguraturik, Igartubeiti baserriko sukalde zaharrean 1925 inguruan.