Baserritarrentzat merezitako saria

2011/12/15 Baserria
Goimen elkarteak eta Ezkio-Itsaso, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako Baserritarra, natur zaintzaile lehiaketan parte hartutako 54 baserritarrek jasoko dituzte merezitako sariak, abenduaren 17an, Legazpiko kultur etxean ospatuko den ekitaldian.

Baserritarrek egiten duten lan gogorra askotan behar bezala estimatzen ez den arren, badira zenbait ekimen helburu hori lortzen dutenak, Baserritarra, natur zaintzaile sariketa, esaterako.

Goimen elkarteak eta Ezkio-Itsaso, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako sariketa honen helburua da baserritarrek gure inguruak, paisaiak, bideak eta natur guneak zaintzeko egiten duten lana eskertzea.

Aurtengo 2.edizio honetan, 76 baserritarrek parte hartu dute eta epaimahaiak ondorengo hiru ezaugarriak baloratu ondoren, baserriaren, eraikuntzaren eta bere inguruaren zainketa, nekazaritza jardueraren oreka eta ingurumenarekiko errespetua, 54 baserritarrei saria ematea erabaki du.

Sari banaketa abenduaren 17an, Legazpiko Kultur etxean ospatuko da eta bertan bi sari mota banatuko dira: nekazaritzan aritzen diren baserritarrek, guztira 18k, 1.000 eurotako saria jasoko dute; jarduera mistoko baserrientzat, guztira 36rentzat, 300 eurotako saria izango da.

Bi kategoria hauen arabera eta herrien arabera saria jasoko duten baserriak:

Nekazaritza jarduerakoak:

Legazpi:  Muntegi, Igaralde Goena, Urtatza, Makatza, Arizti-Goikoa, Egizabal eta Erraizabal.

Zumarraga: Oraa goikoa, Aitza, Saltsamendi eta Sagaspe.

Urretxu: Donardegi, Agerre, Iturbe-beheko eta Beain.

Ezkio-Itsaso: Garaion bekoa eta Hariztizabal.

Ormaiztegi. Olabarrieta-txiki.

Jarduera mistoko baserriak:

Legazpi: Agirrezabal, Biurrain, Aguirrezabal, Elortza, Zelanda bekoa, Egizear, Lakiola Haundi, Uerkalde, Astaola, Eguzkitza, Barrendiola, Telleri, Zabaleta eta Muru.

Zumarraga: Gurrutxaga Garakoa, Leturiondo, Aitzabaso, Olarte, Urruzti, Urruti, Landaburu, Gurrutxaga Azpikoa eta Agerre. 

Ezkio-Itsaso: Pagoa, Urruti, Urkulegi, Zela, Igartza eta Urteaga.

Urretxu: Zuloaga, Ipiñarrieta, Erratzu Goiko eta Larreaga.

Ormaiztegi: Udabarro Azpikoa, Iraegi eta Lizarralde.

Zorionak guztioi eta eutsi goiari!

 

Saritutako Ezkio-Itsasoko Haristizabal baserria