Bisita berezia

Edurne Pasabanek, bere lankideak, Femke Van Den Bogaard-ek, Hagoos enpresako Laura Larrion-ek eta Iker Ruiz de Eginok, GFAko Turismoko zuzendariak bisitatu gintuzten abuztuak 22an.

Pasa den abuztuak 22an, bisita berezia izan genuen Igartubeiti Baserri Museoan. Edurne Pasaban, Femke Van Den Bogaardk, bere lankidea, Hagoos enpresako Laura Larrion eta Iker Ruiz de Egino, GFAko Turismoko zuzendaria bertan izan ziren, Edurne Etxeberria eta Maider Aldalur Urola Garaiko Turismo teknikariekin eta Xabier Elizegirekin, GFAko Turismo teknikariarekin batera. 

Edurne Pasabanek, bere lankide holandesarekin batera, Kabi enpresa zuzentzen dute, turismo aktiboko esperientziak eskainiz. Laura Larrion, berriz, Hagoos enpresa errezeptiboko ordezkaria da. Interes handia zuten Igartubeiti Baserri Museoa ezagutzeko eta lehendabizi, Interpretazio zentroa ikusi zuten, ondoren, baserria, erabat txunditurik gelditu ziren.