Bizi Baratzea

2015/04/28 Argitalpenak
Jakoba Errekondok "Bizi Baratzea, garaian garaikoa garaiz" izeneko liburua aurkeztu du.

Eskarmentu luzea du Jakoba Errekondo paisajistak landareen munduaren berri ematen Euskal Herriko hainbat hedabidetan. Argiako orrialdeetan astero‐astero dibulgazio lan eskerga egiten hogei urte daramatza, eta usurbildarrak baratzezaintzari buruzko urtetako jakintza bildu du Bizi Baratzea liburuan.

Nahitaezkoa zen obra hau, egilearen esanetan. Nahitaezkoa, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakarrelako. Euskal Herriko–batez ere isurialde atlantikoko– ezaugarri berezietara egokitzen den liburua da Bizi Baratzea. Baratzearen abenturan murgiltzeko grina daukatenentzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek modu atsegin eta ulerterrazean, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenentzat ere. Baratzean aritzeko behar den oinarrizko jakintza biltzen du 184 orrialdeetan.

ARGIAren eskutik argitaratu den liburu honek Donostiako Udalaren, Ekogunea Kutxa Fundazioaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gureak Taldearen babesa jaso du.

Salneurria: 23€ / Harpidedunentzat 19,50€

Eskaerak: 943 37 15 45 / denda@argia.eus / www.argia.eus/denda

Liburuaren orrialde batzuk pdf. 

Liburua herriz herri aurkeztuko du Jakoba Errekondok azken egunetan, eta halaxe jarraituko du datozen asteetan ere. 

  • Maiatzak 2: Usurbil. Alkartasuna kooperatiban, 11:30ean.
  • Maiatzak 5: Aizarotz. Kultur Etxean, 19:30ean. Basaburuako mintzapraktika taldeak antolatuta.
  • Maiatzak 6: Donostia. Hontza liburu-dendan, 19:30ean.
  • Maiatzak 8: Aizarna. Aranburu Baserri Turismoan, ordua zehazteke
  • Maiatzak 11: Aramaio. Oletan 18:00etan eta Ibarran 19:30ean (lekua zehazteke).
  • Maiatzak 14: Astigarraga. Goroldi Garden Centerrean. Ordua zehazteke.
  • Maiatzak 16: Tolosa. Azokan, 11:00etan.
  • Maiatzak 18: Iruñea. Elkar liburu-dendan. 18:30ean.
  • Maiatzak 19: Berrobi. Kultur Etxean, 19:00etan.
  • Maiatzak 21: Etxarri Aranatz. Liburutegian, 19:00etan.
  • Maiatzak 23: Hernani. Karabelekoren egoitzan, 11:00etan.
  • Maiatzak 26: Gasteiz. Elkar liburu-dendan. 18:30ean.
  • Maiatzak 29: Baztan. Iruritako Jauregiarte Taberna Kulturalean, ordua zehazteke.
Bizi Baratzea

Bizi baratzea