Albisteak

“HANDIA” DA NIRE GORPUTZA

2018/05/15
Abuztuaren 31a bitartean, Igartubeiti eszenatoki bihurtu zuen “HANDIA” filmaren aldi baterako erakusketa dugu ikusgai. Filmean jorratzen den gai nagusia aitzakiatzat hartuz, Gorputz Anitzen inguruko proposamen didaktikoa aurkezten dizuegu Igartubeiti Baserri Museoko bisita ibilbidearen osagarria eskainiz.

Juan Mari Beltran bikotearen kontzertua

2018/05/04
"Euskal Herri Musikaren hots-larretan" kontzertu didaktikoa eskainiko dute Juan Mari Beltranek eta Errege Beldak Igartubeiti Baserri Museoan, maiatzak 19an, 16:30etatik 18:00etara, Museoen Nazioarteko Egunerako antolatutako programazio bereziaren barne. Publiko mota guztiari zuzendutako kontzertua izango da. Doako jarduera.

Ezkio Eusko Folkloren

2018/05/04
Apirilaren 29an, Ezkioko Udalean, "EZKIO EUSKO FOLKLOREn" liburu bilduma aurkeztu zuten, eta Igartubeititik bertan egoteko aukera izan genuen. Ezkioko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Batzordeak eta Yartu Kultura Elkarteak elkarlanean argitaratu duten Ezkioko historiaren altxor zati bat.

Igartubeitiko baratzea eta bere ingurunea maiatzean

2018/05/03
“Loraila” bezala ere ezagutu izan da, eta zenbaiten ustez Euskal Herrian hilabeterik ederrenetakoa litzateke, udazkenarekin batera. “Maiatza urteko giltza/ardatza”. Bero sasoiak hasiko dira eta hauek hezetasunarekin nahastuko dira. Alajaina, baratze inguruetan onddo eta gaitz ezberdinak sortzeko giro aparta, bada kontuz ibili.
Artxiboa