Albisteak

Artzain eguna Ordizian

2016/03/30
Ordizian 2016ko azoka berezien egutegiari hasiera emango dion Artzain Eguna ospatuko da gaur, martxoak 30. Artzainak eta gazta dira protagonista goiz honetan. Besteak beste, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da, Tolosako Fronton Jatetxeko Roberto Ruiz sukaldariaren eskutik.

Islandian hildako baleazaleen inguruko dokumentalaren grabaketa Igartubeitin

2016/03/22
Bizkaiko Old Port Films ekoiztetxea Islandian 1615ean eraildako baleazale euskaldunen inguruko dokumentala grabatzen ari da. Igartubeitin burutu dituzte grabaketa zati batzuk martxoak 16an eta 17an.

Familia Planak Urola Garaia eskualdean

2016/03/17
Aste Santurako eta Pazko Asterako Familia Planak antolatu ditugu Urola Garaiko zenbait museo eta bestelako ekipamenduak.

Emakumeen eguna ospatu dugu Igartubeitin

2016/03/16
Helduei eta haurrei zuzendutako Hazien inguruko tailerrekin eman zaio hasiera "Emakumeak Landa ingurunean IV. Jardunaldia"ri. Bazkaldu eta gero, "Amama" filma ikusteko aukera izan da, Asier Altuna zuzendaria bertan izan da ondorengo solasaldian. Haurrek bitartean, gailetak egin dituzte.

Giro aparta Barrikotean eta bertso saioan

2016/03/08
Urrian egindako sagar zukua sagardo bihurtuta dastatzeko aukera izan genuen Igartubeitin. Ekitaldiari hasiera emateko Urretxu-Zumarragako bertso eskolako Gorka Azkarate eta Asier Sasieta aritu ziren bertsotan. Ondoren, Yartuko lehendakariaren hitzak eta Bitorino, Juan, Jose Luis, Pedro, Luis Mari eta Joseba, Igartubeitiko dolarea martxan ipintzeko lanetan diharduten pertsonei omenaldia, bertsoak, sagar dastaketa, jana eta trikitixa.

Emakumeak landa ingurunean IV. Jardunaldia

2016/03/01
Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko Igartubeitin, martxoak 13an.
Artxiboa