Albisteak

Jasangarritasuna nagusi "Baserri Egunean"

2016/06/14
Jasangarritasun gaiari eskaini diogun jarduera honi, "Ezkio-Itsasoko Zela baserriaren historia eta zaharberritzea" solasaldiarekin eta bisita gidatuarekin eman diogu hasiera. Ondoren, helduek xaboiak egiten ikasteko aukera izan dute, umeek buztina landu duten bitartean. Bazkaldu eta gero Josu Bergarak kontzertua eskaini du.

"Ongi etorri baserrira" ekimena

2016/06/10
Enba sindikatuak antolatzen duen hirugarren edizio honek, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea eskaintzen du. Uztailak 1 eta 2an, Gipuzkoa eta Bizkaiko baserritarrek euren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko. Antolatzaileen ustez, ekimen hau bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, barnekaldeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko. Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak jartzen dituzte denon esku.

Gipuzkoako sagardorik onenak

2016/06/03
Bihar, ekainak 4ean, aukeratuko dituzte sei sagardoetatik Gipuzkoako onena.