Albisteak

Igartubeitiko baratzea abuztuan

2017/08/02
Abuztuko esaerak honela dio: “abuztuan azkenerantz, eguna doa indar beherantz”. Abuztuan uda bete-betean gabiltza. Baina baserri eta landa inguruetan ez da izango deskantsurako asti handirik. Izan ere, negurako ganbara betetzeko egin ahaletan murgiltzen hasteko garaia da nekazarientzat, hotzari eta goseari aurre egiteko. Honek adierazten digu denboraren nozioa ez dela denontzat berdina. Alegia eraikuntza sozial bat dela, testuinguru batetik bestera aldatzen dena.