Albisteak

Igartubeiti maiatzean

2019/04/30
Maiatza urteko ardatza. Baina hotzetik badoa honela dio esaerak “maiatza hotz urtea zorrotz, maiatz hotz ez aho eta ez bihotz”. Lurra prest izan behar dugu dagoeneko, landaketa ugarienak egiteko sasoia orain baita, bai udarari begira bai udazkenari begira. Bestalde, apirilean hasitako loraldia modu ikusgarrian azaleratuko zaigu. Horrexegatik esan ohi da maiatza Euskal Herrietan urteko hilabeterik ederrena izan ohi dela. Larre eta soroak ere belarrez mukuru izango ditugu, ganadua larratzeko garaia beraz. Ez dago aitzakiarik, lurra ari da bere lana egiten, eta guk ere gauza berbera egin beharko dugu.

40 nazioarteko artista baino gehiago aurkeztu dira PATRIM + mugaz gaindiko erresidentziaren lehen deialdira

2019/04/24
Guztira, nazioarteko 42 artistek edo kolektiboak bidali dute beraien hautagaitza, uda honetan pirinioko bi aldeetako hiru interpretazio zentro eta museoetan burutuko den PATRIM + mugaz gaindiko erresidentziaren lehen deialdian parte hartzeko. Erresidentzia burutuko den guneetako bat Igartubeiti Baserri Museoa da, artista ezberdinen ia hogei bat proposamen jaso dituena.

"Areago. Istorioak belarrietara" V. Kontakizun Laburren Lehiaketa

2019/04/23
Igartubeiti Museoak eta Kutxa Ekoguneak “Istorioak belarrietara” kontakizun laburren V. edizioaren deialdia egiten dute. Deialdi honek idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz. Gainera, egitasmo honek kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaldu eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzea du xede.

Igartubeiti Camarasako Espai Origens-en publikoei buruz eta PATRIM+-eko proiektuaren garapenari buruz hitzegiteko

2019/04/17
Igartubeititik martxoak 28an ondorengo jardunaldian parte hartu genuen, "Jornadas sobre Evaluación de encuestas y anàlisis de público organizadas por el Espai Origens de Camarasa", Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak kudeatzen duen PATRIM+ sareko ekipamenduan.