Albisteak

Patrim erresidentzia artistikoa: Aste bat falta da Nathalia Heim artista Igartubeitira etortzeko

2019/06/28
Astebete barru iritsiko da Nathalia Heim artista Igartubeiti Baserri Museora, uztailaren 8tik abuztuaren 4ra bitarte erresidentzia artistikoa burutzeko helburuarekin.

Igartubeiti dantzan! lehiaketa

2019/06/26
Oso erraza da, parte hartu eta saski bat irabazi!

Igartubeiti Dantzan! bertako dolarean Dantza filmaren errodajeari buruzko erakusketa

2019/06/12
Erakusketa ekainak 12tik irailak 29ra bitartean ikus ahal izango da Igartubeiti Dantzan! inguruko programazioak filmaren talde teknikoaren bisita gidatu bat eta filmaren emanaldia barne hartzen ditu

Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek egindako dolarearen maketa Igartubeitin

2019/06/06
Gaurtik aurrera Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleen eginiko XVI. mendeko dolarearen maketa dago ikusgai Igartubeiti Baserri Museoko interpretazio zentroan. Honela gerturatzen diren guztiek dolarearen egitura eta funtzionamendua hobeto ulertzea ahalbidetuko du.

Ekaina Igartubeitin

2019/06/04
Honela dio esaerak: “Ekaina, Eguzki-gaina”. Eguzki ordu gehien dituen hilabetea da ekaina, eta eguzkiak abenduan hasi zuen zikloa hilabete honetan osatuko du, biziberritu eta berriro hasteko. Landa eremuetako sineskeria zaharren arabera hilabete magikoa da ekaina, eta honek natura etenik gabe biziberrituko du, misterioz beterik. Baina hala ere baratzean eta ingurunean lurra lantzen jarraitu beharko da, lurrak emango baitigu bizigaia.