Dardary laukotearen bideoa Igartubeitin grabatua

2015/10/15
Abuztuaren amaieran grabatu zuen Dardary laukoteak bideoa Igartubeitiko dolarean. Diska berrirako portadaren argazkian ere musikariak dolarean azaltzen dira biolin, biolontxelo eta gitarrarekin.

Eider eta Maitane Bengoak, Txabeli Sierrak eta Iban Bengoak osatzen dute Dardary laukotea

Eiderrek eta Maitane Bengoak 8 eta 10 urte dituzte. 3 urterekin hasi ziren biolinarekin Suzuki metodoarekin, Donostiko Ikastegian, eta gaur egun eskolaz gain, musika ikasketekin jarraitzen dute.

Txabeli Sierra, ibilbide zabaleko biolin jolea (Et Incarnatus Orchestra, Flavio Banterla, Oscar Benas,....). Eider eta Maitaneren irakaslea eta Gipuzkoako hainbat Musika Eskoletan ere bai. Bere ikasketak Euskal Herriko Goi -Mailako Musika Ikastegian burutu zituen.

Iban Bengoa, umeen aita, gitar jolea eta hainbat musika estilotan aritua (Bluegrass, Blues, Ragtime, Folk..) oraingoan mandolina ere jotzen du.


Disca CD formatoan dago eta eskuratu nahi izanez gero beraiekin harremanetan jarri eta bidaliko dizuete.

Zorte on opa dizuegu Igartubeititik!


Dardary laukotearen bideoa Igartubeitin grabatua

Dardary laukotea Igartubeitin