Eragozpen fisikoak kentzen

2018/08/02
Igartubeitin mailakako neurri irisgarriak ezartzen ari gara, pertsona guztiak museoan sar daitezen eta bisita egin dezaten.

Igartubeiti Baserri Museoan zenbait eragozpen fisiko kendu ditugu museo kanpoan, aparkalekuan zehazki baita baserri barruan ere, irisgarritasun plangintzaren bigarren fasearen barne. 

Esku-hartze hauek museoko aparkalekuan eta Interpretazio zentrora sartzeko igogailuan zeuden zenbait zintarri beheratzean oinarritu dira. 

Igartubeiti zintarriak

 

 

 

 

 

 

 

 

Baserri barruan zenbait arrapala irisgarriak kokatu ditugu behe oinean eta lehen oinean. 

Igartubeitiko arrapalak

 

 

 

 

 

 

 

 

Etengabeko hobekuntza egitasmoan lanean dihardugu pertsona guztiek museora sartzeko aukera izan dezaten, Elkarturekin lankidetzan. Museoko web gunearen Irisgarritasun atalean  egiten ditugun aurrerapen ezberdinak eguneratzen joango gara.

Informazio gehiago

 

Eragozpen fisikoak kentzen

Eragozpen fisikoak kentzen