Ezkioko amabirjinaren azalpenei buruzko liburuaren berrargitarapena

William Christianen "El Reino de Cristo en la Segunda República. Una historia silenciada" liburua berrargitaratu du Ariel argitaletxeak.

William A. Christian Jr estatubatuar antropologo eta historialariak, duela 15 urte, argitaratu zuen "Las visiones de Ezkioga. La Segunda República y el Reino de Cristo" liburua.

1931ko ekainean, Andres eta Antonia Bereciartuk amabirjina gauez agertu zitzaiela kontatu zuten. Errepublikaren hasierako testuinguru tirabiratsuaren ondorioz eta Zumarragako apaizak egiten zituen zeremonia gidatuen ondorioz, jende gehiagori azaldu omen zitzaien amabirjina, oso fenomeno jarraitua eta jendetsua izanik. Hilabete batzuen ondoren, Gasteizko elizbarrutiak piskanaka manifestazioak debekatu zituen. Ondoren, gobernadore zibilak, gobernu militarrak eta beranduago Francoren gobernuak gauza bera egin zuten.  Ondorioz, agerpenak ezkutukoak ziren Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko herri askotan eta bereziki gipuzkoarrentzat gertaera lotsakor gisa hartu ziren.

Williamek liburua idazteko Euskal Herriko, Nafarroako, kataluniako eta Madrilgo prentsa, garai hartako liburuak, manuskritoak eta argazkiak aztertu zituen, Euskal Herriko, Kataluniako eta Frantziako zenbait artxiboetan. Bestalde, fededun eta fedegabeak elkarrizketatu zituen.

Orain, Ariel argitaletxeak bigarren edizioa argitaratu du.