Gizarte jasangarri baterako Museoak

Maiatzak 16an eta 17an ospatu dugu Museoen Nazioarteko Eguna leloari helduz eta jarduera ezberdinak antolatuz.

Igartubeiti Baserri Museoan maiatzak 16an eta 17an ospatu dugu Museoen Nazioarteko Eguna "Gizarte jasangarri baterako Museoak" leloa jarraituz eta jarduera ezberdinak antolatuz. 

Jasangarritasuna

Bisitariek baserriko eta interpretazio zentruko bisita gidatua egin aurretik eta ondoren mokadutxoaz gozatu ahal izan du, gazta pintxoa eta sagardoa edo sagar zukuarekin. 

Bestalde, igande arratsaldean, German Diazek eta David J. Harringtonek kontzertu berezia eta didaktikoa eskaini dute "metodo kardiofonikoan" oinarrituz eta Erdi Aroko zenbait musika tresna joz, guretzat guztiz ezezagunak direnak: zanfona, "barbaria organoa". 

Ikus argazki gehiago Flickr-en

 

Oraindik ere aukera duzu Igartubeiti jasangarriagoa izan dadin zure ideia bidaltzeko eta produktuez osatutako saskiaren zozketan parte hartzeko. 

Zure proposamena gure Facebook-eko horman, Twiter-en #IgartubeitiSostenible traolarekin edo ondorengo formularioan.

Gizarte jasangarri baterako Museoak

Museoen Nazioarteko Eguna