Hezkuntza zerbitzuen teknikarien III. topaketa

2015/03/09 Patrimonio
Ondarearen hezkuntza museoetan. Publiko ezberdinentzako bitartekaritza modu berriak.

Zumalakarregi Museoak, Igartubeiti Baserri Museoak, Untzi Museoak eta Urola Garaia Turismoak Hezkuntza zerbitzuen teknikarien III. topaketa, Ondarearen hezkuntza museoetan. Publiko ezberdinentzako bitartekaritza modu berriak antolatzen dute, martxoak 16an, Igartubeiti Baserri Museoan. 

Kultur hezitzaileek, publiko mota ezberdinekin etengabeko harremanean, ondarearen balorizazioan eta igorpenean baita beraien inguruneaz kezkatzen diren pertsona kritikoak heztearen eginkizunean ere funtzesko papera betetzen dute.  

Topaketa honetan, hezitzailearen eginkizuna guneen eta mezuen sortzaile gisa azalduko dugu, bisitarien esperientzia pertsonala erdigunean kokatuz. 

Hitz gakoak: Hezkuntza eta ondarea, publikoak eta publikoak ez direnak, sormen prozesuak eta tresnak, partaidetza. 

PROGRAMA:

  • 9.30: Topaketaren aurkezpena Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio Zentroan. 
  • 10:00.-13.00: "Non gelditzen dira gorputzak? Ondarera hurbiltzeko estrategiak" hezkuntza tailerra. Bitartean. arte y educación-ek eskainia. 

Saio teoriko-praktikoa izango da. 

Tailer honen helburua museoetako eta ondare guneetako hezitzaileei tresnak ematea da publiko aniztasunari zuzendutako ondare hezkuntza aktboan lana garatu dezaten.  

Helburuak: 

  • Bertako ondarearen sorkuntza partaide aktibo gisa aitortzea. 
  • Ondare guneetan burutzen ditugun hezkuntza praktikei buruz gogoeta egitea eta hortik abiatuta, gure eginkizun hezitzailea garatzeko tresna berriak sortzea. 
  • Parte-hartzaileen arteko harremanak sendotzea, sektorean ikaskuntza elkarrekin ahalbidetzeko.
  • 13.30: Bertatik Bertara produktuez, inguruko baserrietako produktuez osatutako bazkaria. 
  • 14.30: World Café. 

Eztabaida irekia: Publikoen garapena. Ze publikoak ditugu museoetan? Ezagutzen ditugu? Nola komunikatzen gara? Bitartean. Arte y Educación-eko Betisa San Millán-en eta Jyotima Barrenetxea-ren partaidetzarekin.

  • 16.00: Igartubeiti Baserrira bisita gidatua. 

Informazio +  943 72 29 78 / igartubeiti@gipuzkoa.net / igartubeiti@k6gestioncultural.com. Beharrezkoa da aurrez IZENA EMATEA ondorengo formularioaren bitartez. 

Nola Iritsi Igartubeiti Baserri Museora: 

GI-3351, 1. Km. Ezkio 

43º 44’  52.355857777’’N2º 17’ 7.410281018’’ O

Hezkuntza zerbitzuen teknikarien III. topaketa

Hezkuntza zerbitzuen teknikarien III. topaketa