Igartubeiti baserria "Sagak. Enbor beretik" Etb1eko telebista saio berrian

2018/01/11
Bertan, sagen eta baserrien arteko loturari buruzko azalpenak eskaintzen Iban Maiz lankidea ikus daiteke, baita baserriaren zenbait irudi ere.

Igartubeiti baserria "Sagak. Enbor beretik" Etb1eko telebista saio berrian azaldu da, sagen eta baserrien arteko lotura azaltzeko. 

Saioan, baserriko irudiak kanpotik eta barrutik ikus daitezke, baita Iban Maiz lankidea ere, saga familiarrak eta baserriaren arteko harremana zein den eta bertan zenbait belaunaldi bizi ziren azaltzen. 

Diziplina bereko euskal familia ezagunak bisitatu eta hauen berri emango du Kike Amonarrizek aurkezten duen saioak. Euskal Herriko familia ezagunak izango dira protagonistak: kirolariak, bertsolariak, artistak…

 

 

Igartubeiti baserria "Sagak. Enbor beretik" Etb1eko telebista saio berrian

Igartubeiti baserria "Sagak. Enbor beretik" saioan