Igartubeiti Bilboko Radio Popularren

2013/08/01 Aipamenak
Iñaki Garcia Uribe kazetariak eta Iñaki San Juan antropologok bisitatu gaituzte. Iñaki Garciak Bilboko Radio Popularreko "Iñaki desde el estanco" izeneko irrati saioan Igartubeitira eta Urola Garaira egindako bisitaren berri eskaini du, tartean, bere amamaren eta Alfontso XIII erregearen gorabeherak.

Bisita berezia izan dugu Igartubeitin, Iñaki Garcia Uribe, kazetari eta argazkilaria eta Iñaki San Juan Urretxun bizi den antropologoa. Iñaki Garciak duela 11 urte ere bisitatu gintuen, Iñaki San Juan berriz askotan etortzen da umeekin tailerretara eta duela gutxi berari esker Itsasmendi txakolindegiaren kata antolatu genuen Igartubeitin. 

Iñaki Garciak baserrien gaia oso gustukoa du eta Bilboko Radio Popularren irratsaio bat du larunbatero, "Iñaki desde el estanco". Bertan, Igartubeitira eta Urola Garaira egindako bisitaren berri eskaini du. Urretxuri dagokionez Ipiñarrieta Jauregiaz eta Iparragirre pertsonaiaz hitzegiten du. Zumarragako Miguel López de Legazpi, Legazpi dorretxea eta Antioko baseliza ere aipatzen ditu. Oso anekdota polita eta kuriosoa kontatzen du bere familiari buruz. Zumarragako Urola Ostatua zuzentzen zuten eta Alfontso III. erregea Urolako trenbidea inauguratzera etorri zenean bere amamak 10 urte zituela erregeari bazkaria zerbitzatu zion. 

Igartubeitira egindako bisita oso gomendagarria dela nabarmentzen du, bertako tolarea, interpretazio zentroko denda, baratza, bertan igortzen diren balioak eta webgunea goraipatuz. Ezkioko ostatuan oso ondo bazkaldu zuela adierazten du. 

Irratsaioa entzun (gazteleraz).