Igartubeiti dantzan! erakusketa

2019/08/06
Erakusketa honek Igartubeiti baserrian filmatutako Dantza-ren iruditerian murgildu nahi du bisitaria. Urriak 1 arte ikusgai.
 

 

Erakusketak Igartubeitiren erritmoa zinemara, Telmo Esnal zuzendariaren Dantza filmera, nola eraman zen azaltzen du. Horretarako, filmaren lan taldearekin lankidetza estua izan da: Txintxua films ekoiztetxea, Xabier Artola argazkilaria eta Koldobika Jauregi, ekoizpen diseinatzailea.

Dolare baserria 2014an bihurtu zen grabaketarako lehen agertokia. Erakusketa honek, errodajearen argazkien bitartez, filmerako diseinatu zituzten jantziak eta Igartubeiti, gizakiaren eta naturaren munduen arteko bilketa gune dela azaltzen duen bideoa. Hau da, Igartubeitiko eszenak osatzen duten xehetasun bakoitzaren atzean zer dagoen.

Erakusketa baserrian eta interpretazio zentroan kokatzen da. Interpretazio zentroan dauden panelen bitartez, filmari buruzko informazioa eta honen sorrera azaltzen da. Erakusketa baserrian jarraitzen du bertan estrategikoki argiztatutako atrilak kokatu dira, bisitariak baserriaren errealitatea filmeko fikziozko irudiekin erlazionatzeko. 

Erakusketa urriak 1 arte izango da ikusgai.

Ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00-14:00 eta 16:00-19:00, igandeak 10:00-14:00.

Erreserbak: Online edo 943 72 29 78 telefonoan.

Igartubeiti Dantzan! inguruko programazioak filmaren talde teknikoaren bisita gidatu bat irailak 7an, 12:00etan eta filmaren emanaldia, irailak 28an 17:30etan, barne hartzen ditu.

Igartubeiti dantzan! erakusketa

Igartubeiti dantzan! erakusketa