Igartubeiti eta Dantza

2019/01/23
Xabier Artolak "Dantza" filmatzen ari ziren bitartean ateratako argazkiak ikusgai Gipuzkoako Argazkilari Elkartean.

Kameren aurrean dantzari: Dantza filmeko argazki sorta bat erakusketa ipini du ikusgai Xabier Artola argazkilariak Gipuzkoako Argazkilari Elkartean. 

Dantza filmatzen zuten bitartean ateratako 2000 argazkietatik 20 aukeratu ditu Xabierrek, 3 dira Igartubeiti Baserri Museoan ateratakoak.

Argazkilariaren esanetan, "Igartubeitiko argi-itzaletan eta kameren aurrean dantzarien oin biluziek zurezko zorutik harrotzen zuten hautsaren artean lehen klikak egiten hasi orduko, ernamuindu zen niregan erakusketaren bidez aurkezten dudan proiektu fotografikoa". 

Informazio gehiago. 

Igartubeiti eta Dantza

Igartubeiti baserrian ateratako argazkia