Igartubeiti, ikerketa antropologiko baten baitan

2019/02/05
Hilabete honetan Igartubeiti Museoan Euskal Herriko Unibertsitateko antropologo talde batekin bildu gara.

EHUko ikerlari hauek aztertzen ari dira hainbat ondare ekipamenduren eta bertako eragile politikoen, kulturalen eta sozialen arteko harremana. Bilera hau Patrim+ landa ondare eta berrikuntza zentroen piriniotar sarearen baitan egin dugu (Interreg V A POCTEFA 2014-2020 programak finantzatzen du), bertako partaide baikara EHUrekin batera eta beste 9 bazkiderekin batera (http://www.patrim.net/eu/).

EHUko talde hau ikerketa soziologiko bat egiten ari da elkarlanean aipatu sarearen dauden bazkide hauekin: Graus-eko (Huesca) Udaleko Centro Espacio Pirineos, Esterri d’Aneu-ko Consorci Ecomuseu dels Valls d’Àneu (Lleida), Ezkioko Igartubeiti Museoa eta Seix-eko Gaztelua (Midi-Pyrénées, Frantzia). Lan talde honen helburua da ikertzea eta aztertzea aipatu zentroen arteko harremana bertako biztanleriarekin eta lurraldeko eragile soziokulturalekin, politikoekin eta ekonomikoekin. Valles del Couserans-eko Ondarearen Interpretazio Zentroa.
EHUko ikerketa taldeko Iñaki Arrieta Urtizberea eta Elena Ramirez Boixaderas elkartu ziren Igartubeiti Museoko arduraduna den Kizkitza Ugarteburu Plazaolarekin eta K6 Gestión Culturaleko Nerea Izagirre Elizondorekin.

 

Logotipo Interreg Poctefa

Igartubeiti, ikerketa antropologiko baten baitan

Bilera Igartubeitin