Kalitatezko bideoak egiten ikasteko ikastaroa

2014/01/08 Ikastaroa
Fraisoro Eskolak, Hazirekin elkarlanean antolatua. Irakaslea Julieta Beltza, "Llévame al huerto" edukietako arduraduna da.

Fraisoro Eskolak, Hazirekin elkarlanean, kalitatezko bideoak egiten ikasteko ikastaroa antolatu du.  Julieta Beltza izango da irakaslea, "Llévame al huerto"  edukietako arduraduna. 

Ikastaro honek smartphonez edo kamara digitalez  kalitateko bideoak sortzen ikastero aukera eskaintzen du, hutsetik hasiz: ideia, edukia, zer eta nola kontatu (ideiak sortzeko teknikak)….Ondoko hau erakutsiz: gidoia prestatzeko ikus-entzunezko hizkuntzako oinarrizko teknikak (planoak, kamararen mugimenduak, enkoadraketa, argiztapena…) eta audio zein irudiak editatzeko tresnak eta aplikazioak (iMovie , Maker Player, Gimp, Audiboo,..). Horretaz gain, You Tube-ri buruz jakin beharreko guztia azalduko du irakasleak, etekinik handiena ateratzeko eta Googleko bilatzaileen artean leku on bat bilatzeko.

Amaitzeko, sare sozialetan, blogetan, mikro-blogetan eta bideo-blogetan bideoak zabaltzeko eta banatzeko zer aukera dauden erakusteko aukera eskainiko du ikastaro honek.

  • Datak: urtarrilaren 27 eta  28, 16:30-19:30; otsailaren 3, 5 eta 6, 16:30-20:30
  • Nori zuzendua: lehenengo sektore eta landa eremuko enpresak, landetxeak, osteleritza, landa-turismoa, komertzioak…
  • Matrikula: 50 €
  • Izena emateko, Fraisoro Eskolara deitu (943692166), e-mail bat bidali (fpefraisoro@hazi.es) edo Haziren webgunearen bidez