Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sareak atari berria aurkeztu du FITUR-en: GASTROMUSEUMS.COM

2017/01/19
Sei museok eta interpretazio zentrok osatzen dute sare hau, Euskadiko gastronomi produktu ezagunetariko batzuk gordetzen dituzten esentziak, ohiturak eta balioak bisitariei igortzeko asmoz.

Villa-Lucia Ardoaren Gune Tematikoak, Txakolinguneak (Bakio), Sagardoetxeak Euskal Sagardoaren Museoak (Astigarraga), Igartubeiti Baserri Museoak (Ezkio), Gaztaren Interpretazio zentroak (Idiazabal), Ordiziako D’elikatuz Gastronomia eta Elikadura Zentroak, Gastromuseums markapean, atari berria aurkeztu dute FITURen. Sarea osatzen dugun kide guztien artean harremanak estutzea da helburua eskaintzen ditugun jarduerak elkarrekin sustatzeko. Horretarako, bisitak zein gastronomi esperientziak barne hartzen dituen ibilbide bateratuak diseinatu ditugu. 

Gastromuseums-ek hemengo kultur enologikoaren eta gastronomikoaren bereizgarriena biltzen du, Txakolina, Idiazabal gazta, Araba Errioxako ardoa, Sagardoaren Lurraldeko sagardotegiak, baserria, azokak eta bertako zein garaiko produktuen garrantzia. 

Esperientziek katak, dastaketak, upategietara bisitak, bazkariak zein afariak eta gazta edo sagardoa bezelako produktuak egiteko tailerrak eskaintzen dituzte. 

Euskadiko kultur gastronomikoa ezagutzeko gune egokiak izanik, Villa-Lucia Ardoaren Gune Tematikoa, Txakolingunea (Bakio), Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoa, Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio), Gaztaren Interpretazio zentroa (Idiazabal), Ordiziako D’elikatuz Gastronomia eta Elikadura Zentroa, museoetako sare honetan bildu dira kultur zein gastronomi egitasmo ezberdinetan lan eginez, euskaldunak hobekien identifikatzen dituen eta gure lurrak eskaintzen dizkigun ohiko gastronomi produktu hauek gordetzen duten esentzia eta euskal ohiturak bisitariei igortzeko asmoz.

Sareak orain arte ondorengo ekimenak ipini ditu martxan, Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sareko foiletoa. Bertan, museo bakoitzaren informazioa azaltzen da, baita eskaintzen dituzten esperientzia turistikoak ere. Euskadiko mapa bat ere azaltzen da museo bakoitzaren kokapena, beraien arteko distantzia zehaztuz, distantzia luzeena bi ordukoa izanik. Museo bakoitzean sareari buruzko informazio totem-a dago eta bisitariek bertako QR kodearen bitartez, museoen bisita birtualak ikus ditzazkete. Bisita birtual hauek www.gastromuseums.com atari berrian izateaz gain, museo ezberdinen web guneetan ere badaude.

Elkarren artean burututako ekintzei dagokionez, museoak gazta eta konfiteri tailerrekin, Sagar Uztan, Astigarragan ospatzen den Sagardo Festan parte hartu dute baita Gasteizko Ardo Azokan, ArdoAraban ere, tailerrak eta dastaketak eskainiz. BEC-en ospatutako Gustoko Azokan otsailean eta azken aldi honetan Ficoban izandako Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokan baita Donostiako Santo Tomasetan ere, familientzako tailerrak eskainiz. 

Aurrera begira, komunikazio plan bateratu bat martxan ipintzea aurreikusten da, bai euskal hiriburuetan bai estatuko hiriburuetan (Madril, Bartzelona...) gastronomi jarduerak antolatzea eta beraietan parte hartzea, merchandising bilduma bateratu baten garapena, baita Gastromuseums packaging berezi baten diseinua ere, sareko museoetako produktuen salmenta bateratu bat burutzeko asmoz.  

Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sareak atari berria aurkeztu du FITUR-en: GASTROMUSEUMS.COM

GASTROMUSEUMS atari berria