La Semaine du Golfe du Morbihanen Euskal Herria ohorezko gonbidatu

2011/05/12 Ekitaldiak
Bi urtez behin Morbihaneko golkoan antzinako itsasontzien bilera bat egiten da. Orain bi urte Albaola elkartea bertan egon zen, eta izan zuten harrera ona ikusita aurtengo urterako ohorezko gonbidatuak izatea eskeini zitzaien.

Euskal Herritik ia 200 pertsona joango dira, izan ere 20 huntzi eta 70 marinelez gain, musikariak, dantzariak, euskal jatetxe bat eta euskal arrantzaleei buruzko eta Albaola elkarteko itsaontziei buruzko bi erakusketa ere eramango dituzte, besteak beste Bretainiara. Bertan jardungo dute astebetez, maiatzaren 30etik ekainaren 5era beste 1000 itsaontzirekin batera Morbihaneko golkoan egiten den itsaontzi tradizionalen bilkuran.

Proiektuaren aurkezpena Ondartxon egin zen maiatzaren 6ean, Albaolako Xabier Agotek aurkeztu zuen eta proiektu hau babesten duten instituzioak ere bertan egon ziren: Basquetourretik Ana Izaguirre, Diputazioko Turismo zuzendaria Ernesto Murgiondo, Kultura zuzendari den Pilar Azurmendi, Pasaiko alkate Maider Ziganda eta Oarsoaldeko lehendakaria Ander Pozas. 

Presentacion en Ondartxo