#liburubatistoriobat egitasmoa

2013/11/07 Egitasmoak
Koldo Mitxelena Kulturuneak #liburubatistoriobat egitasmoa jarri du martxan.

Denok daukagu gogoan liburu berezi bat. Amets eginarazi zigun liburu bat; erabaki garrantzitsuak hartzera animatu gintuena edo mundua pixka bat hobeto ulertzen lagundu ziguna. Nork bere liburua, nork bere arrazoiak, nork bere istorioa.

Bada, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak norberarentzat bereziak diren liburu horiek guztiak eskuratu nahi ditu, denak batera jarri, hiritar guztien proposamenekin eta parte hartzearekin liburutegi bat osatu. Munduko liburutegi espezialena, akaso?

"Liburu bat istorio bat" jarri diote izena egitasmoari, eta parte hartzeko hiru modu daude: Instagram edo Twitter bidez liburu kutun horren argazkia partekatuz #liburubatistoriobat traolarekin; argazkia liburubatistoriobat@gmail.com helbidera bidaliz; edo Koldo Mitxelena Kulturunean bertan jarritako txokoan argazkia atereaz tablet batekin.

Azaroaren 25 aurrera, bidalitako liburu guztiak batera jarriko dira, gune berezi batean. Proposatutako liburu horiek bertan irakurri edo maileguan eramateko aukera izango da. Eta liburuarekin batera, istorioa, arrazoiak, esanahiak... Bertan egongo den liburu bakoitzak izango baitu esanahi berezi bat norbaitentzat.

Egitasmo poetiko bezain originala Koldo Mitxelena Kulturuearen 20 urteak ospatzeko martxan jarritakoa. 

 

liburubatistoriobat egitasmoa