Manu Izagirre joan zaigu

2019/07/22
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare historikoaren sailean teknikari gisa urtetan jardun duen Manu Izagirre zendu da.

Igartubeiti Baserri Museoarentzat oso garrantzitsua izan da Manu Izagirre, bere sorreran eta esku-hartzean lan egin zuen eta lerro hauen bitartez berarekiko dugun eskertza eta maitasuna agerian jarri nahi dugu. 

Omenaldi xume modura, hona hemen Igartubeiti Baserri Museoaren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldien barne, 2011ko ekainean eskaini zuen bisita gidatuaren bideoa. 

Agur eta ohore lagun!