Nazioarteko Agroekologia Mintegia

2012/06/29 Ingurumena
Ekainaren 30etik uztailaren 3ra bitartean Europa mailako Agroekologia mintegia izango da Durangon, Ibaizabal Ikastolan

Mintegi honetan, La Via Campesina nazioarteko mugimendua osatzen duten erakundeetako 50 bat lagun bilduko dira, agroekologiaren inguruko Europako estrategia zehaztu, eta nazioarteko dinamikari buruz jarduteko, ikasketa teknikoak garatzearekin batera. Topaketa honetan izango da, besteak beste, Peter Rosset Via Campesinako kide eta agroekologian aditua.

Mintegiaren helburua europako baserrietako agroekologiaren baitako sare bat eraikitzea da, herrialde ezberdinak bisitatu eta mintegiak antolatuko dituena. Mintegian agroekologiaren inguruko esperientziak eta praktikak trukatzeko aukera eskainiko da.

Mintegian jorratuko diren gai batzuk honakoak izango dira: agroekologiaren definizioa, agrikultura ekologikoarekin daukagun lotura, produkzio teknikak, praktiken bideragarritasun ekonomikoa eta nola indartu hezkuntza eta truke proiektua.

Baratza udaberrian700