Peter Bohlin arkitekto ospetsua Euskal Herrian

2012/08/10 Egurra
Berak sortutako egurrezko eraikuntzengatik askotan saritua izan den arkitekto honek egurrezko diseinuaren inguruko tailerra eskaintzen ari da Nafarroako Unibertsitatean egun hauetan

Peter Bohlin arkitektoa Iruñean dago egun hauetan Nafarroako Unibertsitateak eta Nafarroako Gobernuak sustatzen duten Egurrezko Katedra egitasmoaren barne egurrezko diseinuari buruzko tailerra eskaintzen.

Guztira Andorra, Kanada eta Espainiar penintsulako 12 adituk parte hartuko dute jarduera honetan, non saio teorikoz eta praktikoez gain, Iruñako Katedralari buruzko proiektu bat garatuko duten.

Peter Bohlinek 490 arkitektura sari baino gehiago lortu ditu, hauetako asko berak sortutako egurrezko eraikuntzegatik. Ondorengo irudian ikus daiteke egurrez sortu duten eraikuntzetako bat.

Peter Bohlin arkitektorean lanetako bat

Bestalde, arkitekto honek Apple etxeko 30 denda, Pixar estudioak eta Bill Gates-en etxea eraiki ditu besteak beste. 

Eitbeko albistegian emititutako bideoa: