SagarArte, artista garaikideak sagarraren kultura lantzen duten erakusketa

2019/10/06
Erakusketa abenduak 29arte izango da ikusgai. Proposamen berri hau Ezkioko jatetxeetan egingo diren dastaketekin batera dator.

Igartubeiti baserri Museoak, SagarArte, ikuspegi garaikidetik, sagar kulturaren inguruko ibilbidea burutzen duten arte lan multzoaz osatutako aldi baterako erakusketa berria irekiko du ostiral honetan. Erakusketa hau, oraingo honetan, sagarrari esker kultur ondarea praktika artistiko garaikideekin uztartzen duen museoaren lan ildoan txertatzen da.

Sagararte Astigarragako Astarbe sagardotegiak sustatutako egitasmoa da, urtero, sortzaile gazteek sagarraren kulturari buruz duten ikuspegia erakustera bultzatuz.

Hurrenez hurren, Paul Latabururen Sagarra-Manzana serieak eta Aitor Zarzueloren labur metrailak osatzen duten Sagardoaren Kondaira (2018), Udane Juaristi (Udatxo)-k sorturiko Arbasoak seriea zein N4472 murala eta Maria Altunak sorturiko Malus Arbore Cecidit seria izango dira ikusgai. Azken honen kasuan, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultatearekin batera landuriko “SagarArte Sortzaileen bila” lehiaketaren irabazlea dugu.

Artea Dastatuz
Igartubeitiko erakusketa berri hau dinamizatu asmoz, erakusketaren bisitariek, gastronomiaren bitartez, arte lanetaz gozatzeko aukera eskainiko duten dastaketak antolatu ditugu. Ezkioko baserriaren inguruko jatetxeetan antolatu dira dastaketak, usaimen, dastamen eta ukimenaren bitartez, sorkuntza bakoitzaren atzean zer dagoen arakatuz. Ikusgai dauden arte lanen egileak ekitaldi hauetan parte hartuko dute.

 

  • Ostirala, urriak 18, 19:00, TOPA jatetxea
  • Ostirala, azaroak 15, 19:00, AGIRRETXEA jatetxea

Gehienez 25 parte hartzaile
Prezioa: 10 €
Izen emateak: sagararte@astarbe.eus

SagarArte, artista garaikideak sagarraren kultura lantzen duten erakusketa

SagarArte erakusketa