Sagardo Astea, urriaren 4tik 13ra bitartean, bere 16. edizioan

2017/10/04
Sagardo Asteari hasiera emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren XVI. Sagardo Lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie. Aurtengo edizio honetan, asteburuan eta San Sebastian Explore Region-en eskutik, Cider Truck-a bisitatuko gaitu, bertan, sagardoa eta Bertatik Bertara inguruko baserritarren elikagaiak dastatzeko aukera eskainiz. Bisitariek esperientzia ezberdinez gozatu ahal izango dute, zanpaketetaz, antzezpenetaz, kirikoketaz eta sagar erakusketaz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Igartubeiti dolare-baserri hau zaharberritu du, baserriaren urrezko aroko, hau da, gure historiako garai jorienetako, adierazle bikaina berreskuratzeko eta gure arbasoen bizimodura hurbiltzeko asmoz. Museo bizia izateko sortua denez, eta aurreko esperientzien arrakasta kontuan harturik, XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz, dolareko lana berreskuratu eta jendeari jarduera haren berri zuzenean eta zehatz-mehatz eskaintzea erabaki dugu.

Sagardo Astea Igartubeitin

 

 

 

 

 

 

 

XVI. mendeko zurezko egitura hau indarrez bihurritzea, sagarraren usaina eta lehen muztioaren lurruna, aspaldiko lan baten lekuko izatea…. jardun honetan dena da zirraragarri.

Programa:

Esperientziak

Igartubeitiko dolarea martxan!  
Sagardoa egiteko duela 500 urte erabiltzen zen teknikaren esperientziaz gozatu.
Sagar zanpaketak egunero izango dira, urriaren 4tik 13ra bitartean, 12:00etatik aurrera.
Aurten lehen aldiz bisitariek sagar prentsaketaz gozatzeko aurrez izena eman ahal izango dute.
Zanpaketa bakoitza baino lehenago 50 kg sagar gehituko dira kirikoketa erakustaldi bat egiteko.

Sagardoa Kirikoketa erritmora 
Arizkungo Jo ala Jo taldeak sagarrak kirikoketa erritmoan zanpatuko ditu urriak 7, 8 eta12an 12:00etan. Kirikoketa, pisoiekin, sagarra txikitzeko mazoekin egiten den txalapartaren aldaera da.

Antzina dolare baserrietan ohikoa zen ohitura hau, Igartubeiti Baserri Museoan gogora ekarriko da, usadio zaharrak berreskuratu eta ikertzen dituen kultur elkarte honen eskutik.

Antzezpenak baserrian 
Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldekoek, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzeztuko dute.

XVI. mende bukaerako eta XVII. mende hasierako janzkerekin jantziak, baserria erakutsiko diete bisitariei eta beraien zereginei buruz hitzegingo diete. Bisitariak elikadura, sagardogintza, ohe- jantzi eta ehun, altzari konponketa, lanabes eta egur egitura, ereitea, baratzeko produktuei eta abarrei buruzko arloetaz jabetuko dira.

Larunbatean, urriak 7an, urriak 8an, igandean eta ostegunean urriak 12an:
11:30-12:00; 13:00-13:30

Sagar erakusketa  

Sagar bariedadeak ikusgai izango dira baserriaren atarian, sagardo astearen baitan: argentina sagarra, pinoi, errege gaxie, txori sagarra, mendeun sagarra, madari sagarra eta limoi sagarra, besteak beste.

Gastronomi esperientziak  

Cider-Truck
Urriak 4, 7 eta 8an, San Sebastian Explore Region-en eskutik, Cider-Truck-ak bisitatuko du Igartubeiti, bertan, sagardoa eta bertako Bertatik Bertara elikagaiak, Idiazabal gazta, intxaurrak, artisau ogia eta gailetak, dastatu ahal izango dira.
Cider-truck- sagardotegi bat dirudi, bertan, Txotx! deialdiaren esperientzia senti daiteke. Txotx! egitea kultura eta natura uztartzen dituen euskal ohiturazko usadio gastronomikoa da. Banan-banan bildutako Gipuzkoar sagar zaporetsuenen zukua hartzituz lortzen da Gipuzkoar sagardoa. Tanta bakoitza historiaz blai dago, familia tradizioa baita. Txotx!-ari esker, gizartearentzat ezinbestekoak diren topagune soziokulturalek bizirik jarraitzen dute: Sagardotegiak. Horregatik Txotx!a dasta onekoentat esperientzia bakana da, pasio zirrara eta singularitatez blai dagoena. Gipuzkoan, jatorrizko Txotx!

 

 

 

 

 

 

 

“Sagardo Astea” menu berezia

Ezkioko Argindegi ostatuan, Labekoa Jatetxean eta Itsasoko ostatuan Sagardo Astea menu berezia eskainiko da urriaren 4tik 13ra bitartean.


Aste osoan zehar:

X. Sagardo Astea Argazki Lehiaketa

Sagardo Astea kamaratik edo mugikorretik! Parte hartu eta lortu saria!
Informazioa eta oinarriak.

Oharrak:

Jende kopuru murriztua. Erreserbak aurrez egiteko aukera.

Segurtasun arrazoiak direla eta, prentsaldia egiten den gunean, lehen solairuan, sarrera murriztua izango da eta erreserbak egiteko aukera izango da.

Igartubeitira nola iritsi

Igartubeiti baserri museoa Ezkion kokatuta dago, (Ezkio bidea, 1km) hau da, Ormaiztegi eta Zumarraga artean.


Informazio gehiagorako:
Igartubeiti Baserri Museoa
Kizkitza Ugarteburu
Telf: 943 72 29 78
igartubeiti@gipuzkoa.eus
www.igartubeitibaserria.eus

 

 

Sagardo Astea, urriaren 4tik 13ra bitartean, bere 16. edizioan

Sagardo Astea