Tailer multisentsoriala

Aspace-rekin lankidetzan, Igartubeiti baserri museoan, Sagardo Asteko egitarauaren barne.

Igartubeitik irisgarritasunean lanean dihardu, antolatzen dituen jarduera ezberdinen bitartez eta baserriko ondare baliabideak publiko mota ezberdinei gerturatuz.  

Oraingo honetan, Aspace-rekin lankidetzan, Tailer multisentsoriala antolatu du urriak 9an, XIII. Sagardo Asteko egitarauaren barne. 

Tailerra ospatu aurretik, Igartubeitiko Baserri Museoko arduradunak Urretxuko Aspace-ko egoitzan izan ziren tailerrean parte hartu duten pertsonak ezagutzen eta Igartubeitiko dolareari buruzko eta tailerrari buruzko informazioa eskaintzen. 

Aspaceko taldeak,  lehendabizi, Igartubetiko dolarea zuzenean martxan ikusi zuen, prozesu osoaren azalpenekin. Ondoren, 11:30etan, Igartubeitiko Interpretazio zentroan, tailer multisentsoriala burutu zuten. Bertan, sagar mota ezberdinak dastatu zituzten, garratzak, gezak eta mikatzak, usaimena eta dastamena estimulatuz. Horrez gain, sagar zuku ezberdinak ere dastatu zituzten,  hala nola, Igartubeitin orduan bertan prentsatutako sagar zukua. 

Lankidetza hau, baita giza alorrari zuzendutako beste programa eta jarduera batzuk bezala, Igartubeiti baserriko lan ildo finko bat da, interesa duten pertsona guztientzat kultur Ondarea irisgarria izateko helburuarekin. 

Jardueraren bideoa Youtuben: