Trikitixarik ez kupel artean

2011/02/22 sagardoa
Astigarragako sagardotegi batek kupeletan trikitixa jotzea debekatu du.

Aurtengo txotx denboraldian sagardotegietan kerik ez dugu ikusiko. Baina ez genekien bestelako debekurik ere egon zitekeenik. Dirudienez, Astigarragako sagardotegi batean kupel artean trikitixa jotzea ere galerazi dute, jendeak sagardoa lasai dastatu dezan. Sagardotegi honetako arduradunek diotenez kupel inguruko gunea edateko eta lasai hitzegiteko tokia da.
Zer iruditzen zaizu erabakia?  

Trikitixa Igartubeitin