Udarako plana

2018/06/19
Uda honetan familian, lagunekin, taldean edo bakarka Igartubeitira bazatoz, #Handia13...argiak, kamara eta akzioa erakusketaz, familientzako bisita bereziaz eta esperientzietaz gozatzeko aukera izango duzu.

Igartubeiti Baserri Museoak ondorengo aukerak eskaintzen dizkizu udarako: 

  • #Handia13... Argiak, Kamara eta akzioa! erakusketa

HANDIA filmaren errodajea dela eta, Igartubeit zinema toki bilakatu da. 
Zatoz deskubritzera!
Abuztuak 31 arte
Info +

  • Igartubeiti familian 

Bisita gaitzazu familian eta deskubritu Igartubeiti baserriko sekretuak Martintxok proposatzen dituen jolasen bitartez!
Info+

  • Zure neurrirako esperientziak: 

Bost zentzumenen bitartez, goza ezazu ondorengo bisita berezietaz:

“Paisaiatik mahaira”

Bertako elikagaien dastaketa: Goierriko sagardoa, Euskal sagardoa eta Gorenak sagardoa, sagar zukua, Idiazabal gazta ketua eta ketu gabea, baserriko ogia, irasagarra, eztia, artisau gailetak.

“Baratzeko sekretuak”

Gidatutako ibilaldia.
Baserri mundua ezagutu ezazu bere inguruneko landareen, zuhaixken eta zuhaitzen bitartez. Guztiak betetzen dute bere funtzioa Igartubeitin, esperientzia honen bitartez, beraien sekretuak deskubri itzazu.

"Igartubeitira, XVI. mendeko baserri batera zentzumen bidaia"

Egun batez alkimista tipi bat bihurtu zaitez. Zure zentzumenak proban ipini itzazu. Zure eta senideen larrurako bereziak diren xaboi naturalak egin itzazu… Gainera XVI. mendeko baserri bateko bizimodua esperimentatu ahal izango duzu. Amaitzeko landa inguruneko zapore ezberdinak dastatzen amaituko duzu baserriko atarian.

Aurrez izena ematea beharrezkoa da.
Info +

 

Igartubeiti Baserri Museoko ordutegia:
Asteartetik larunbatera eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Igandea: 10:00etatik 14:00etara
Bisita gidatuak: 11:00 eus; 12:30 cas; 17:00 eus/cas.

 

Udarako plana

Udarako plana