XII. Sagardo Lehiaketa

2013/04/12 sagardoa
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Saria, Donostiako Euskal Gastronomia Elkartean 2013ko ekainaren 1ean ospatuko da.

XII. Sagardo Lehiaketa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sarien oinarriak honako hauek dira:

1. Xedea

Deialdi honen xedea da Donostiako Euskal Gastronomia Elkartean 2013ko ekainaren 1ean ospatuko den XII. Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundia Sariak izeneko lehiaketa arautzea. 

2. Antolaketa

2.1. Batzordea

Lehiaketa Batzordea honela osatuko da: Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko bi ordezkari eta Euskal Gastronomia Elkarteko ordezkari bat; eta bere egitekoa izango da "XII. Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiak Sariak" izeneko lehiaketa kudeatzea.

2.2. Epaimahaia

Sagardo Lehiaketako epaimahaia hambai laguneko osatuko dute, ondoren zehazten den moduan:

  • Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismo Departamentuko foru diputatua izango da epaimahaiburua.
  • Lehiaketara aurkezten den sagardogle bakoitzak epaimahairako bost hautagai proposatuko ditu. Boto gehien jasotzen dituzten lehenengo bostak epaimahaiko kide izango dira.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak beste bost kide proposatuko ditu epaimahairako. Proposatutako kide horiek dastatze lanetan adituak, sommelierrak, sagardoaren munduan lan egiten duten enologoak, sagardoaren kofradiakideak, ostalariak, edo antzekoak izango dira.
  • Lehiaketaren finalean, ez dira epaimahaikide izango finalista diren sagardotegietan enologiari buruzko aholkularitza zerbitzuak ematen dituzten pertsonak.
  • Berikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko funtzionario batek, Antolaketa Batzordeko kide denak, egingo ditu idazkari lanak, hitzarekin baina botorik gabe.

Erabakiak gehiengoz hartuko dira eta epaimahaiburuak berdinketak erabakitzeko kalitateko botoa izango du.

Epaimahaiaren osaketa Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko foru diputatuaren foru aginduaren bidez jakinaraziko da eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

3. Prozedura

3.1. Izen emateak

Sagardo naturala bakarrik onartuko da. Sagardo naturala egiten duten enpresek Gipuzkoan kokaturik egon behar dute eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Industrien Erroldan izena emanda; horrez gain, Botilaratzaile Erregistroa eta Osasun Erregistroa eduki behar dituzte.

Errolda eta erregistro agiri horiek 2013ko apirilaren 19ko 14:00ak baino lehen lortu behar dira, orduan bukatzen baita eskariak aurkezteko epea.

Eskariak, behar bezala beteta, helbide honetara bidali behar dira: 

Gipuzkoako Foru Aldundia

Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentua

Landare Alorreko Unitatea

Gipuzkoa plaza z.g. 20004 Donostia

Tel.: 943 11 21 83 - Faxa: 943 42 69 20

3.2. Laginak jasotzea

3.2.1. Antolatzaileek, sagardotegi bakoitzean, kupeletik zuzenean hartuko dituzte laginak.

  • Lehiaketara aurkeztu ahal izateko, berrehun mila litro sagar baino gehiago ekoizten dituzten sagardotegiek bost kupel beterik eduki behar dituzte, eta gutxiago ekoizten dutenek, berriz, hiru kupel.
  • Sagardogileak lehiaketara aurkeztu nahi dituen kupelak edo sorta zehaztu beharko ditu. Kupel horiei zenbaki bana ipiniko zaie. Zozketa bidez, horietako bat bakarrik aurkeratuko da eta handik aterako da lagina.
  • Lehiakide bakoitzaren lagina "Sagardoa" ereduko 13 botilez (ilunak ez) osatuta egongo da, eta sagardogileak berak ekarri behar ditu botila horiek.
  • Botilak etiketarik gabe aurkeztu behar dira. Antolatzaileek etiketa bana ipiniko diete, guztiei berdina, zenbakizko identifikazio batetik.
  • Laginak apirilean zehar jasotzea aurreikusita dago.
  • Botilaratzea garai hori baino lehenago egi nohi duten sagardogileek jakinarazi egin beharko dute, laginak jasotzera joateko.
  • Tapoiak, antolakuntzak jarriko ditu, botila guztien anonimatua gordetzearren.

3.2.2. Lagin bakoitzeko botila bat laborategi enologko ofizial batera bidaliko da, analiza dezaten.

  • Ondoren zehazten den araudia betetzen duten laginak dastatze fasera pasako dira; hots, Sagardoaren eta sagarretik ateratako beste edari batzuen erregelamendua (Nekazaritza Ministerioaren 1979ko abuztuaren 1eko Agindua, sagardoak eta sagarretik ateratako edariak arautzekoa. Ikus 1979ko abuztuaren 28ko 206.zk. BOE) eta gainera fruktosa-glukosa maila 5 g/l edo gutxiago dutenak.
  • Bigarren dastatze fase horretan, epaimahaiak gehienez sei sagardo hautatuko ditu, eta horiek finalean parte hartuko dute. Finala, 2013ko ekainaren 1ean, larunbata, izango da, eguerdiko hamabietan Donostiako Euskal Gastronomia Elkartearen egoitzan.
  • Sagardo lehiaketaren fase guztietan, sagardoen anonimatua gordeko da. Irabazleen izenak ematerakoan ere, lehenengo hiru postuak lortu dituztenen izenak bakarrik emango dira ezagutzera.

4. sariak

Lehiaketan finalista geratzen diren lehenengo hirurei honako sari eta garaikurrak emango zaizkie:

Lehenengo saria: 3.000 euro, txapela eta garaikurra

Bigarren saria: 1.500 euro eta garaikurra

Hiruagarren saria: 1.000 euro eta garaikurra

Lehiaketaren finalera iritsi diren gainerako lehiakideei diplomak emango zaizkie.

Sariak, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko diputatutaren Foru Aginduaren bidez emango dira, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Epaimahaiak eman gabe utzi dezake sari horietakoren bat. 

5. Interpretazioa

Oinarri hauen interpretazioan sor daitekeen zalantza oro Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakiko du Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismo Departamentuaren bidez.