Zurezko eraikuntzak

2012/06/22 erakusketa
Remigio Mendiburu artistaren lanak ikusgai Oteiza museoan

Zura da nagusi Remigio Mendiburu artistak sortutako lanetan, Oteiza museoan dagoen Formaren eraikuntza erakusketan ikus dezakezunez. 

70-80 hamarkadetan eraikitako eskultura hauetan egur pieza desberdinak batzen zituen Mendiburuk.  40 bat lan biltzen dituen erakusketa hau urriak 7rarte izango da ikusgai.

Egurraz gain, sokak, zementua ere erabili zituen artistak bere eskulturak egiteko.

Oteiza museoan dagoen erakusketa honetan, Mendibururen marrazki eta margolanak daude, aurrez inoiz erakutsitakoak. Artistari buruzko bi bideo eta erakusketa honi buruzko liburuxka ere bertan daude.

Remigio Mendibururen eskultura