Albisteak

Sagarretik sagardora, Omenaldi Gastronomikoa Bodegon Alejandron Igartubeiti Baserri Museoko Sagardo Astean

2014/10/10 Gastronomia

Donostiako Bodegon Alejandroko sukaldariak, Inaxio Valverdek, sagarrean oinarritutako platerez osatutako Igartubeiti Baserri Museoa Menua landu du.

Lihoa eta emakumeak

Emakumeek lihoaren zereginari udazkenean heltzen zioten, ohiko nekazari lanak bukatzen zituztenean. Gauez aritzen ziren, sorgin afarietan, gaztainak janez eta esne beroa hartuz. XX. mendeko emakumeen testigantzen arabera, “haiek ziren gure zine ta teatroak”.

Bisita berezia

Edurne Pasabanek, bere lankideak, Femke Van Den Bogaard-ek, Hagoos enpresako Laura Larrion-ek eta Iker Ruiz de Eginok, GFAko Turismoko zuzendariak bisitatu gintuzten abuztuak 22an.

Antioko XXXI. Musikaldia

2014/08/18 Musika

Edizio honetako egitaraua aurkeztu da, irailak 6an abiatuko da eta urriak 4ean Igartubeitin eskainiko den kontzertuarekin amaituko da.

Alegi auzoko Madalen jaiak

2014/07/17 Jarduerak

Uztailak 18tik 22ra bitartean.

Euskaldunak eta itsasoa hitzaldia

2014/07/02 Itsas ondarea

Mark Kurlansky idazle amerikarrak eskainiko du Ondartxon, Pasaian, Donostia 2016k antolatuta uztailak 3an, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan.

Gaztañaga sagardotegia garaile

2014/06/26 sagardoa

Gaztañaga sagardotegiak irabazi du aurtengo Gipuzkoako XIII Sagardo lehiaketa, 'Foru Aldundiaren saria. Bigarren Altzueta eta hirugarren Gartziategi gelditu dira.

Artzantzari eskainitako baserri eguna

2014/06/19 Artzantza

Pasa den igandean, ekainak 15ean ospatu dugu Baserri Egunaren 6. edizioa, "Larreak eta artzainak".

Zuk zein ohitura hartuko zenuke biodibertsitatearen alde egiteko?

Har ezazu papertxoa, koloreztatu eta animatu zure ekarpena egitera!

Larreak eta ardiak

2014/05/30 Artzantza

Ekainak 15ean, Igartubeitin Baserri Egunaren 6. edizioa ospatuko dugu, artzaintzari eskainia, oraingo honetan. Hori dela eta gaiarekin erlazionatutako informazio interesgarria sareratuko dugu, ardiak eta larreei buruzkoa, esaterako.

Txotxongilo tailerren bideoa

Amaitu da txotxongiloen inguruan eginiko zikloa.

Bertatik Bertara proiektua aurkezteko jardunaldia Igartubeitin

2014/04/10 Aurkezpena

Apirilak 9an, Legazpi, Urretxu, Zumarraga, Ezkio-Itsaso, Gabiria eta Ormaiztegiko Udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, INNOBASQUE-k, GOIMEN eta UGGASArekin elkarlanean, eskualdeko baserriko produktuen ekoizpen eta kontsumoa sustatzeko estrategia lantzeko eta garatzeko asmoz.

Badator antzerkia!!!

Larunbateko antzerkirako dena prestatzen gabiltza aste honetan buru belarri

XIII. Gipuzkoako Foru Aldundiko Sagardo Lehiaketa

2014/03/21 sagardoa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Saria, Donostiako Gastronomiako Euskal Anaiartean 2014ko ekainaren 7an ospatuko da.

Txarri jaia Arantzazuko parketxean

2014/02/20 Jarduerak

Arantzazu Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideak, biak lankidetzan, eta Arantzazu Gaur Fundazioak, azken hau laguntzaile izanik, txerriaren inguruko jardunaldia antolatu dute otsailak 22rako, larunbaterako, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Antxon Aguirre Sorondo

Duela egun gutxi joan zaigu, Antxon Aguirre Sorondo, donostiar etnografoa. Lerro hauen bitartez omenaldi xumea eskaini nahi diogu.

San Juan baleontzia eraikitzeko egurra

2014/01/31 Itsas ondarea

Zeraingo Zerralan zerrategian moztuko dituzte 200 haritz enbor

"Errenteria-Europa. Harremanak XVI. mendean" jardunaldiak

2014/01/14 Jardunaldia

Hiru hitzaldi izango dira orotara. Hirurak doakoak eta irekiak, Errenteriako Udaletxeko Pleno Aretoan, arratsaldeko 19:00etan, urtarrilaren 14, 15 eta 16an.