Baserri Eguna 2011

Maiatzaren 29an ospatu dugun festa honetan, baserritarrei omenaldia, bertsolariak, trikitilariak, haurrentzako pintura tailerra, idi dema erakustaldia, herri bazkaria eta kontzertua izango ditugu. Egun horretan Igartubeiti Baserri Museora hurbiltzen zareten guztiok 4 izarretako Iriarte Jauregi Hotelean gau bateko zozketan parte hartzeko aukera izango duzue.

Baserri Eguna 2011

Jardueren egitaraua:

  • 11:30

Ferietan beraien produktuak saltzen dituzten Ezkio-Itsasoko emakume baserritarrei omenaldia. Aurreskua eta oroigarrien banaketa

  • 12:00

Bertsosaioa. Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak

Ordu berean, haurrentzako pintura lehiaketa. Erakusketa bat nola antolatu. 5etik 12 urte bitartekoentzat.

 Partehartzaileek erakusketa eta inaugurazioa prestatuko dute. Diplomak banatuko zaizkie.

  • 13:00

Idi dema erakustaldia

Telleria eta Ariztiren eskutik.

  • 14:00

Herri bazkaria
Oilasko erreak. Lumagorri
Gazta pintxoak. Berroeta
Txoixo egosi pintxoak. Basatxerri
Tolosako teila eta zigarrotxoak. Gorrotxategi
Sagardoa, sagar zukua, kafea 

Prezioa: 3 €

  • 15:00

Igartubeitiko doinuak Gaizka Sarasolaren kontzertua

Gaizka Sarasola, musikan, dantzan eta antzerkian aritua den txistulari lesakarra. Euskal Herriko musika tresna tradizionalak erabiliz euskal doinuen eta inprobisazio askearen artean koka daiteke bere lana.

  • Ekitaldi osoan zehar

Animalien erakusketa
Elorza anaiak Trikitilariak

 

Oharra: Autobus zerbitzu jarraitua doan. Igartubeitiko parkina idi dema erakustaldirako beharko denez, ezingo da erabili. Doako autobus zerbitzu jarraitua eskainiko dugu Santa Lutziko industriagunetik Igartubeitira, Irizar enpresaren laguntzarekin.

Baserri egunean Igartubeiti Baserri Museora hurbiltzen zareten guztiok 4 izarretako Iriarte Jauregi Hotelean gau bateko zozketan parte hartzeko aukera izango duzue.  Horretarako, kupoi hau pdf-n deskargatu, inprimatu, osatu eta maiatzak 29an Igartubeitin entregatu ondoren, zozketan parte hartu ahal izango duzu.

Kupoia pdf-n jeitsi

Baserri eguneko zozketarako kupoia

 

 

 

 

Ekitaldi hau ondorengo babesle eta laguntzaileei esker antolatu dugu:

Irizar

Landa ingurunearen Garapenerako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia

Ezkio-Itsasoko Udala

Yartu Kultur Elkartea

Irrintzi Dantza Taldea

Iriarte Jauregia Hotela

Euskal baserriko oilaskoa. Eusko Label

Basatxerri

Berroeta

Lanku

Altzibar lorategia

Gorrotxategi

Baserri Eguna laguntzaileak

 

 

 

 

 

Programazioa pdf-n jeitsi