Elena Barbé sopranoaren eta Gerardo Rifón organistaren kontzertua

Zumarragako Antioko XXVIII. Musikaldiaren barne, urriaren 1ean, arratsaldeko 18:00etan, Igartubeitiko dolarean.

Elena Barbé sopranoak eta Gerardo Rifón organistak kontzertua eskainiko dute Igartubeitiko dolarean, Zumarragako Antioko XXVIII. Musikaldiaren barne, urriaren 1ean, arratsaldeko 18:00etan.Autobus zerbitzua doan izango da. Irteera Zumarragako parrokia ondoan izango da 17:30etan eta itzulera kontzertua amaitzean.
Leku mugatua.

Kontzertuaren egitaraua: 

Sposa son disprezzata. Bajazet

Ma rendi pur contento

Vaga luna

Abendempindung an Laur

Zeffiretti lusinghieri. Idomeneo

Laudate Dominum. Vesperae solemnes de confessore

Tu Virginum corona, Alleluja. Exsultate, Jubilate

Lascia ch’io pianga. Rinaldo

Rejoice graetly. Messiah

Piangero la sorte mia. Giulio Cesare

Hala baita

Haurtxoa sehaskan

Ave Maria

Curriculum-ak:

Elena Barbé

Donostiako Orfeoiaren Antxon Ayestaran musika tailerrean hasi zuen musikaren alorreko prestakuntza eta gaur egun erakunde horri lotuta jarraitzen du oraindik ere. Azken horrekin bakarlari gisa abestu du, besteak beste, Vienako Musikvereinen, Donostiako Kursaalen, Madrilgo Errege Antzokian eta Toulouseko Halle aux Grains aretoan, Sainz Alfaro, Ros Marbá, Ocón, López Cobos eta Sokhiev-en zuzendaritzapean.

Kantuko ikasketak Musikene ikastegian amaitu zituen eta gaur egun teknika hobetzen ari da A. L. Chova-rekin eta I. Barredo-rekin; horrez gainera, hainbat maisu-eskoletan parte hartu du. Gironako eta Callosa d’en Sarrià-ko (Alacant) jaialdietan saritu dute eta orain dela gutxi, Enrique Lartuondo Fundazioaren beka lortu du.

 

Gerardo Rifón

Donostian jaio zen 1962an. Baionako epaimahaiak, aho batez, karrera amaierako Medaille d’Or eman zion 1995ean.

1980az geroztik Donostiako San Ignacio parrokiko organista da.

Abesbatzak nahiz talde istrumentalak sarritan laguntzen ditu eta kolaborazio horien artean aipatzekoak dira Donostiako Orfeoiarekin eta Bilboko Koral elkartearekin egin dituenak.

Elena Barbé sopranoa eta Gerardo Rifón pianista